Zapatuan Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala izan zen BECen. Bertaraino 4.500 bertsolaritik gora batu ziren eta euren tartean, txorierritarrak ere izan ziren.
Buruz burukoa Unai Iturriagak eta Igor Elortzak jokatu zuten eta Elortzak txapela lortu zuen azkenean. Hau txapelketa irabazi duen bosgarren aldia izan da. Etxahun Lekue Larrabetzuko bertsolariak ere oso saio ederra egin zuen; hala ere, seigarren postuan lotu zen. Sailkapen orokorra hau izan da:
1 Igor Elortza 909
2 Unai Iturriaga 891,5
3 Arkaitz Estiballes 500
4 Iratxe Ibarra 489,5
5 Onintza Enbeita 489
6 Etxahun Lekue 487,5
7 Xabi Paya 486
8 Fredi Paia 478
Lehenengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Euskaltzaindiak antolatu zuen duela 50 urte. Urte hauetan txapela irabazi dutenek –Jon Azpillaga, Jon Lopategi, Jon Enbeitia, Unai Iturriaga, Igor Elortza eta Xabi Paya- zein lehenengo saioaren protagonista izan zirenek –Martzel Andrinua, Jose Alberdi eta Adolfo Arejita- Balentin Lakak egindako eskultura bana jaso dute oroigarritzat.