Otsailaren 27an, barikuz, Txarriboda/Bertso afaria izango da Lauroetan, bertako jai-batzordeak antolatuta. Bertso afaria Aurregoiti jatetxean egingo dute eta bertan Xabi Paya eta Etxahun Lekue bertsolariak arituko dira bat-batean.
Bertso-afaria iaz antolatu zuten lehenengo aldiz, eta aurtengoa aurrekoa bezain arrakastatsua izatea espero du jai-batzordeak. Ekitaldian 105 lagun batu ziren.
Afariak 26 euro balio du eta txartelak eskuratzeko, telefono hauetara deitu behar da: 649 497 147 (Iñaki), 94 453 37 86 (Juantxu) eta 94 453 24 40 (Aurregoiti).
Aisia