Prest dugu mozorroa!

Aikor aldizkaria 2009ko urt. 26a, 12:06

Inauteriak urteko sasoirik dibertigarrienetariko bat dira. Mozorroa jantzi eta kalera irten gara. Ordu edo egun batzuetan zehar itsaslapurrak gara, printzesak, animaliak, munstroak, pertsonaia bitxiak... Baina, zer esanik ez, mozorroa kritika egiteko bidea ere bada gehienetan. Jai ludikoak dira erabat, eta Txorierriko Inauteriak ekitaldiz beteta etorriko zaizkigu aurten. Herri bakoitzeko egitaraua hurrengo lerroetan duzue. Loiu Otsailaren 21ean, zapatua 19:00: Antzerkia, Zirika Zirkus taldearen eskutik, pilotalekuan Sondika Otsailaren 20an, barikua Makillaje eta ile-apainketa tailerra, gaztetxean Otsailaren 27an, barikua 20:00: Txupinazoa Mozorroaren gaia: Superheroiak 23:00: Kontzertuak: Habemus Ratas, Bluesak, The Bon Scoot Band eta Trikizio 05:30: Diskofesta Otsailaren 28an, zapatua 11:30: Umeentzako parkea 12:00: Tostadak aurkeztea 16:00: Kafea, jubilatuentzat 17:00: Txan magoa Mus Txapelketa 18:30: Umeen mozorro desfilea 19:00: Poteoa, fanfarreak girotua 19:30: Txokolatada 20:30: Sariak ematea (umeen mozorroak, tostada txapelketa eta mus txapelketa) 21:00: Kalejira, Deabru Beltzak taldearekin 23:30: Kontzertuak: Rumbando Buguy, Identidad Oculta eta Luhartz 02:00: Sariak banatzea (nagusien mozorroak) 02:30: Erromeriaren jarraipena (Luhartz) 05:00: Diskofesta Derio Otsailaren 20an, barikua 18:00: Dantzak, haurrentzako antzerkia eta txokolatada, kiroldegian Otsailaren 28an, zapatua 19:00: Mozorro lehiaketa, Sollube kalean Zamudio Otsailaren 20an, barikua 17:00: Makillaje tailerra, ludotekan 18:00: Karaokea, ludotekan Otsailaren 21ean, zapatua 17:30: Tostada lehiaketa, Adintsuen Etxean 18:45: Erromeria, Adintsuen Etxean Lezama Otsailaren 20an, barikua 11:30: Eskolako umeentzako antzerkia, Kultura Aretoan. Musika, dantzak, mozorroak..., plazan Otsailaren 21ean, zapatua 19:00: Artista eta mozorro lehiaketa, herri afaria, saloi dantza erakustaldia..., pilotalekuan Otsailaren 23an, astelehena 18:30: Txokolatada eta pelikula, ludotekan. Larrabetzu Otsailaren 20an, barikua Arrastian: Txokolatada eta berbena Mozorro pasarela, Hori Bai gaztetxean Iluntzean: Erromeria, Hori Bai gaztetxean