Euskaraz ikasteko kanpainak

Aikor aldizkaria 2009ko ots. 17a, 11:33
Txorierriko Mankomunitateak euskaraz ikasteko kanpaina bi jarri ditu martxan. Bata, “Zeurea da aukera” lelopean, Derrigorrezko Hezkuntza amaitu dutenei dago zuzenduta eta laster banatuko da bailara osoan. Gazteek gutun-azala jasoko dute, eta bertan D eredua eskaintzen duten Bigarren Hezkuntzako Bizkaiko institutuen berri izango dute: non daude, eskaintzen duten hezkuntza mota, telefono zenbakia, nola joan, garraiobideei buruzko informazioa…. Liburuxka horrekin batera Eñaut Elorrieta Ken Zazpi taldearen abeslariak sinatutako gutuna ere helduko zaie. Horrek ikasi nahi dutena askatasun osoz aukeratzeko gonbidapena luzatuko die gazteei. Gainera, sakeleko telefonoa babesteko “galtzerdia” ere sartuko dute gutun-azalean. Beste kanpainak gurasoek 2-3 urteko seme-alabak D ereduan matrikulatzea du helburu eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera zabaldu da. Gurasoek liburuxka jaso dute, eta bertan azaltzen dira D ereduaren onurak, eta aurten Bizkaian zenbat ikasle eta zein eredutan matrikulatu diren. Halaber, joko bat agindu dute umeentzat.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).