Txorierri zurigorria

Aikor aldizkaria 2009ko mar. 4a, 13:27

Athleticen eguna ailegatu egin da. Izan ere, gaur jokatuko du Koparen finalerdiko itzuliko partida Sevillaren kontra. Joaneko partidan 2-1 galdu zuten Caparrosen mutilek, eta kanporaketari buelta emateko itxaropena azaldu dira jokalariak ez ezik, zaletuak ere. Horregatik, Bizkaia osoak taldearen koloreak erabili ditu erakinak eta kaleak apaintzeko. Txorierrin ere hainbat bandera eta bufanda zurigorri ikusi ahal izan ditugu komertzio, taberna, industriagune eta udaletxeetan.