Behargintzak aukera-berdintasun arloan egindako ahalegina aintzat hartu du Emakundek

Aikor aldizkaria 2009ko mar. 13a, 10:58
Emakundek Emakume eta Gizonen arteko Aukera-berdintasun arloko Erakunde Kolaboratzailetzat hartu du Behargintza Txorierri, eta hala, agentziak arlo horretan egunero egiten duen ahalegina aintzatetsi egin du. Izaskun Moyua Emakundeko zuzendariak golardoa eman dio Bizente Artegoitia Behargintza Txorierriko presidenteari. Behargintza Txorierrik diagnostiko bat egin du, bere instalazioetan lan egiten duten emakume eta gizonen egoera ezagutzeko. Era berean, ekintza positiboko plangintza bat garatu du eta horren helburuak esparru hauetara zuzendu dira: kontratazioa, hautaketa eta langileen sustapena eta prestakuntza. Erakundean ematen diren prozesu ezberdinak berraztertu ere egin du, hartutako neurriak praktikara eramaten direla ziurtatzeko. Behargintzak apustu bikoitza egin du: alde batetik, erakundeko zuzendariek prestakuntza aukera-berdintasunean jasotzearen alde; eta bestetik, familia-ardurak dituzten langileen lan-ordutegiaren malgutasunaren alde. Herritarrei zuzendutako berdintasunaren inguruko kanpainak ere jarri ditu martxan. Langileen arteko aukera-berdintasunaren alde lan egin nahi duten eskualdeko enpresei laguntza emateko prest dago Behargintza Txorierri. Baita politika hauek ezarri nahi dituzten udalei eta erakunde publikoei ere.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).