Lagatzu euskara elkartekoak Iparraldera joango dira apirilaren 18tik 19ra bitartean, Arroeta mendi taldekoekin batera. Apirilaren 18an, Holtzarteko zubia bisitatuko dute, eta hurrengo egunean ibilbidea egingo dute Saratik Zugarramurdira, bertako ingurua ezagutzeko. Bidaiak 40 euro balio du bazkide, Berbalagun eta 18 urtera artekoentzat; eta 45 euro, bazkide ez direnentzat. Izena ematea apirilaren 6ra arte egin daiteke 94 452 34 47 telefono zenbakira deituta, edo lagatzu@lagatzu.org helbidera mezu bat idatzita.
Aisia