Maiatzean hitzordua izango dugu ikastolen aldeko jaiekin. Hilaren 10ean Herri Urratsa ospatuko da Senperen; eta hilaren 21n, Ibilaldia Galdakaon. Txorierritik autobusak aterako dira jai bietara joateko.
Herri Urratsera joateko izena ematea apirilaren 20tik maiatzaren 7ra bitartean egin behar da; eta Ibilaldira joateko, apirilaren 20tik maiatzaren 28ra bitartean. Izena ematea Mankomunitatean eta udaletxe guztietan egin daiteke, eta bost euro ordaindu beharko dira. Hala ere, jaia ospatu eta hurrengo 15 egunetan hiru euro itzuliko zaio parte-hartzaile bakoitzari, diru-kopuru hori fidantzatzat hartzen baita.
Euskara