Domekan Txakolinaren Egunaren zortzigarren edizioa egin zuten Larrabetzun. Azoka hauek antolatu zuten: Nekalur, Bizkaiko Foru Aldundia, Larrabetzuko Udala eta BBK.
Larrabetzuko Txakolinaren Eguna nekazaritza-egutegiko hitzordurik garrantzitsuenetarikoa da eta aurtengo edizioa ez da salbuespena izan. Zifra zehatza ematea ez da erreza, baina antolatzaileek adierazi diguten moduan, Larrabetzuraino 3.500 lagun inguru hurbildu ziren domeka goizean.
Azokan Txorierriko “Bizkaiko Txakolina†jatorrizko deitura duten 11 ekoizlek hartu zuten parte eta 1.100 litro txakolin baino gehiago saldu ziren. Era berean, 1.200 kopatik gora erosi ziren. Antolatzaileen esanetan, krisialdian eta Aste Santuaren atarian egon arren salmenta onak izan dira aurten. “Pozik egoteko modukoakâ€.
Beste alde batetik, lehiaketa egin zen parte-hartzaileen artean, posturik dotoreena aukeratzeko. Sasikoetxe txakolinak lehenengo postua lortu zuen; Magalartek, bigarrena; eta Erdikoetxek, hirugarrena.
Festak