Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Apirilaren 26an, domekaz, Morgako Azoka egingo dute hamargarren aldiz, Andra Mari auzoan. Egurra aurtengo edizioaren protagonista izango da, eta antolatuko diren ekitaldien artean hauek aipa ditzakegu: antzinako zerrategi baten erakustaldia, trontzalariak eta egurrezko figurak egitea motozerraz. Umeentzako jolastokia ere egongo da eta hainbat salmenta-postu jarriko dituzte: txakolina, gazta, euskal pastela, saskigintza eta zeramika, besteak beste.