Gainontzeko taldeak aretoan gogotik ibili baziren ere, Los Pelotxos taldeak hirugarren aldiz irabazi dute ‘Sondikako Udala’ Areto-futbol Txapelketa. Aurten txapelketaren XXI. edizioa egin da.
Los Pelotxos taldeak 6-2 irabazi zion Sondikako Selekzioari, baina oso partidu parekatua izan zela aipatu beharra dago. Hirugarren postua Fhimasa taldeak lortu zuen, zeinak 6-1 irabazi baitzion Birplax taldeari.
Finala ostean garaikurrak eman ziren. Aipatutako taldeek ez ezik jokalari eta talde hauek ere jaso zuten sari bana: Persianas Muñoz, kiroltasuna; Ivan Bernal (Fhimasa), jokalaririk onena; Carlos Salcedo (Los Pelotxos), golik gehien egin duena: 38, hain zuzen ere; eta Alvaro GarcÃa (Los Pelotxos), golik gutxien egin dioten atezaina.