“Mirariak” eskatuko dituzte Sondikan

Aikor aldizkaria 2009ko mai. 26a, 10:51

Atzo “Ostegun miraritsuak” ekimena martxan jarri zuten Sondikan. Ekimena Xelo Bosch eta Cyrille Larpenteur artistek eta CONSONNI arte ekoizpen-etxeak bultzatutako proiektua da eta maiatzaren 31ra arte iraungo du. Bilboko aireportua Sondikan eraikitzeak, lehenago, eta handik Loiura eramateak, geroago, eragin nabarmena izan zuen herrian. Eta Sondikak nortasuna galdu duen jakiteko, herritarrek galdera honi egin beharko diote aurre: Sondikaren izaera aldatu egin da, edo jakin izan dugu Sondika berria eta gure nortasuna uztartzen? “Ostegun miraritsuak” proiektua Luis G. Berlangaren Los jueves, milagro filmean oinarritzen da, eta sondikarren ilusioak aditzera ematea du helburu. Horretarako, mirari tailerrak egingo dira maiatzaren 31ra arte. Tailerrok herritar guztiei daude zuzenduta eta bertan zelango Sondika nahi duten aztertuko dute parte-hartzaileek, pozik dauden bizi diren herriarekin. Horrezaz gainera, herritik pote batzuk jarriko dira, sondikarrek euren iradokizunak eta gurariak han utz ditzaten. Poteok ekainaren hasierara arte izango dira leku liburutegian, Gaztelekuan, Kultura Etxean, Kultura Aretoa I eta IIan, kiroldegietan eta herriko taberna eta dendetan. Ekainean herri-paella jana egingo da eta bazkari horretan tailerretan egindako lana aurkeztuko da jendaurrean. Era berean, gurariak batzen jarraituko dute proiektuaren arduradunek. Tailerretan eta poteetan bildutako gurariak urriaren 2an eta 3an emango dira aditzera. Ekitaldi publiko batean ezagutuko dute sondikarrek nolako asmoak dituzten euren herriarentzat, eta nortasuna zenbateraino galdu duten.