Ekainaren 21ean Araba Euskaraz izango da Oion, eta Txorierritik autobusak aterako dira Arabako ikastolen jaira. Interesa dutenek izena eman dezakete ekainaren 18ra arte, Mankomunitatean eta Udaletxeetan. Izena ematea eguerdiko 3ak arte izango da. Parte-hartzaileek bost euro ordaindu beharko dute eta bidaiaren ostean, hiru euro itzuliko zaie.
Euskara