Berasategik beste garaipen bat lortu du Alemanian

Aikor aldizkaria 2009ko eka. 16a, 14:38

Argazkiak: Jon Alegria Uzkudun

Virginia Berasategik munduko triatloilaririk onenetarikoa dela erakutsi du beste behin ere. Sondikoztarrak nazioarteko bost probatan hartu du parte aurten, eta bostak irabazi egin ditu. Azkena Kaiser’s Bonn Triathlon proba izan da, Alemanian. Lehiaketan 1.000 lagun baino gehiago aritu ziren. Horietako 124 emakumezkoak izan ziren; eta 14, profesionalak. Parte-hartzaileek ibilbide hau egin behar izan zuten: 3,8 km igerian, Rhein ibaian; 60 km bizikletaz, eremu malkartsu batetik; eta 15 km korrika, ibaia inguratzen duen pasealekutik. Virginiak marka hau lortu zuen: 3h, 15m, 37 sg.