Txorierrik lehenengo postuan jarraitzen du

Aikor aldizkaria 2009ko eka. 16a, 15:12

Euria barra-barra bota arren, eta zatitan puskatzen zen harriari aurre egin behar izan bazioten ere, Txorierri taldeko mutilek nagusitasuna berrestea lortu dute. Harri-zulatzaileen Euskal Herriko XI. Ligaren hirugarren proba Gallartan egin da, eta txorierritarrek marka hau egin zuten bertan: 20 zulo eta bederatzi zentimetro. Gure mutilek zentimetro batengatik ez zuten iaz Jaizubia Gipuzkoako taldeak lortutako errekorra. Gallartan izandako garaipenari esker, Txorierri taldeak lehenengo postuan jarraitzen du ligaren sailkapen zerrendan, 21 puntu dituela. Hurrengo proba Muskizeni zango da zapatuan, arrastiko 7etan.