“Lur Barriak” sarien VII. deialdia

Aikor aldizkaria 2009ko uzt. 1a, 13:46

Aurten “Lur Barriak” lehiaketa egingo da zazpigarren aldiz. Lehiaketak kultura ekintzailea sustatzea du helburu, eta hauek antolatzen dute: Txorierri, Bermeo, Erandio, Gernika, Getxo, Leioa eta Mungialdeko Behargintzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Eudelek eta BBK-k. Lehiaketan aspektu hauek hartuko dira kontuan: proiektu berritzailea izatea; enpresaren jarduerak kanpor abegira duen proiekzioa eta enpresa hedatzeko aurreikuspenak; lanpostu-kopurua; inbertsio-bolumena; enpresaren kokalekua eta enpresaren erantzukizun soziala. Eskabideak uztailaren 14ra arte, eguerdiko 12etan, aurkez daitezke Behargintzan.