Erromesentzako Lezamako aterpe berria ekainean zabaldu zuten, Uribarri Topalekuan. Joan den urtera arte, eskola ondoan jarritako obra-txabola baten hartzen zuten ostatu erromesek, eta azpiegitura berriak zerbitzua hobetzeko aukera ematen du. Aterpean 22 lagun hartzeko lekua dago eta, besteak beste, hauek dituzte han: komunak, sukaldea, garbigailua, mikrouhina, arropa zabaltzeko lekua eta bizikletak uzteko tokia. “Oso pozik gaude, eta aterpea aurretik ezagutzen zuten erromesek ere nabaritu dute aldeaâ€, esan digu Carlos Erazo Done Jakue Bidearen Bizkaiko aterpeen arduradunak.
Natalia eta Tatiana Bratislavakoak dira eta aterpera ailegatu berriak direla harrapatu ditugu. “Berria da? Ondo dago, eta sukaldeak denetarik du. Behintzat ohatzea dugu lo egiteko; Zarautzeko aterpean lurrean egin behar izan genuen loâ€.
Iaz 1.080 erromes pasatu ziren Lezamako aterpetatik, eta aurten kopurua biderkatzea espero du Erazok. “Edukiera bikoitza dugu; lagun gehiago hartzeko aukera. Eta horrek herriko komertzioari ere ekarriko dio onuraâ€.
Informazio-gida
Izan ere, Bidea eta aterpeei buruzko informazioaz gainera, Lezaman bertan dituzten gastronomia-aukeren berri ere ematen diete erromesei. Horren haritik, Zorrizketan euskara elkarteak informazio-gida atera du euskaraz zein ingelesez. Gidan oinarrizko informazioa topa dezake bidaiariak: jatetxeak, janari-dendak, farmazia... Era berean, euskararen nondik norakoak azaldu dituzte bertan, eta euskarazko hitz batzuk ere idatzi dituzte, etorkinek ezagut ditzaten. Gida herriko komertzio guztietan eta aterpean banatu dute.