Alaitz Artetxe lezamarra eta Arkaitz Hormaetxe zamudioztarra urtarrilean epaitu zituzten Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Hormaetxeari erakunde armatu baten kidea izatea leporatu zioten eta fiskalak eskatu zuen berarentzat bederatzi urtez preso edukitzeko eta hamar urtez kargu publikoak betetzea debekatzeko. Artetxeri erakunde armatu bati laguntza ematea egotzi zioten eta fiskaltzak eskatu zituen berarentzat sei urte eta erdiz preso edukitzeko, 3.920 euroko isuna jartzeko eta hamabi urtez erabat gaitasungabetzeko.
Txorierritarrek uztailean jakin izan dute epailaren ebazpena. Alfonso Guevara epaileak gazte biak absolbitu egin ditu. Oraindik ez dugu Guevarak epaian eman dituen argudioak ezagutzeko aukerarik izan.