Behargintza Txorierri “Salmenta Bizkortze†jardunaldia antolatu du, eta han bailarako 60 enpresa inguruk hartu dute parte. Ekimena “Txorierri Sarean†egitasmoaren barruan egin da eta bertoko enpresen arteko harremana eta lankidetza sustatzea izan du helburu. Jardunaldian sektore ezberdinetako ordezkariak izan ziren; energia berriztagarriak, ingeniaritza, aeronautika, informatika eta hondakinen kudeaketa, tartean.
“Txorierri Sarean†egitasmoaren haritik Areto-futbol eta Padel txapelketak ere egin dira. Jardunaldian txapelketen sariak eman ziren.
Beste alde batetik, ekainean World Café-a antolatu zela aipatu beharra dago. Bertan enpresen lehiakortasuna hobetzeko proposamenak jaso ziren.
Ekonomia