Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak gestoriei zuzendutako euskarazko hitzarmena jarri du abian, Artez Euskara Zerbitzuaren bitartez. Hitzarmenarekin bat egiten duten gestoriei doan euskaratuko zaizkie bezeroentzat egiten dituzten agiriak-eta. Honen helburua, Txorierriko merkatari guztiek apurka-apurka idatzizko produkzio guztia euskaraz eta gaztelaniaz eduki ahal izatea da ( hala nola nominak, gizarte segurantzako kontuak…). Itzulpenak Artez euskara zerbitzuak egingo ditu.
Merkatariekin hitz egin ostean, Mankomunitateko Euskara Zerbitzua harremanetan jarri da Txorierriko hiru gestoriarekin, eta horietako bik, jadanik, egin dute hitzarmena. Hirugarrenak laster egingo du.
Euskara