Euskal Herriko Harri-zulatzaileen Liga 11. aldiz egin da aurten eta hori Txorierri taldeak irabazi egin du. Gure mutilek 167 zulo eta 2,6 zentimetroko marka egin dute eta 57 puntu lortu dituzte sailkapen orokorrean. Bigarren postuan Gallarta taldea lotu da, 53 puntu dituela.
Ligaren azken proba Trapagan izan zen eta Txorierri taldea hirugarren postuan lotu zen bertan. Hala ere, ligan zehar egindako markei esker txapela eskuratu dute. Goiko argazkian, eta ezkerretik eskuinera, Txorierri taldeko kideetariko batzuk ditugu, txapela jantzi ostean: Rubén Gutiérrez, Bentxu Calleja, Jesús Herboso, AgustÃn Merino, Iñigo Aurrekoetxea, Aitor de la Concepción, Gorka de la Concepción, Carlos Pueyo eta Igor Benito. Jose Isla Federazioaren presidentea ere agertzen da irabazleekin batera.
“Irabazteko, gogor ez ezik giro onean ere entrenatu behar dela erakutsi dugu Ligaren hasiera-hasieratik, eta filosofia horri esker lortu dugu garaipena. Ahaleginak egingo ditugu denboraldi honetan tituluak eskuratzen jarraitzeko, eta, datorren denboraldiari begira, sailkapena hasieratik menderatzekoâ€.