Euskal Herriko sokatira probetan nagusitu da aurten Goiherri elkartea: izan ere, jokatu diren lau txapelak lortu dituzte Erandiokoek. Maila guztietan irabazi dute: 680, 640, 600 eta 580 kiloko kategorietan, hain zuzen ere. Orain beste erronka bati egingo diote aurre Txorierrikoek, Europako Txapelketa jokatuko baitute Holandan, 600 eta 640 kiloko kategorietan, irailaren 15etik 21era bitartean. Iaz txapela lortu zuten 560 kiloko mailan, Suedian egindako Munduko Txapelketan, eta itxaropentsu joango dira Herbehereetara.
“Oso zaila izango da, baina emaitza ona lortu nahi duguâ€, adierazi du José Luis Orozko “Txelis†entrenatzaileak. Lana dela-eta, Goiherri taldeko bi tiradore ezin izango dira Holandara joan, eta oso baja garrantzitsuak izango dira, “eskarmentu handiko lagunak baitiraâ€.
Guztira, 40 herrialdek hartuko dute parte txapelketan. Lau multzotan banatuko dira eta ligaxka jokatuko dute euren artean. Multzo bakoitzaren lehenengo biek aurrera egingo dute eta kanporaketetan arituko dira. Holanda, Suedia, Suitza, Irlanda eta Ingalaterra dira talderik indarstuenak, Txelisen ustez.