Gipuzkoako Foru Aldundiak “Boluntariotza 2009†saria antolatu du eta Behar Bidasoa gobernuz kanpoko erakundeak lehiaketa horretara aurkezteko asmoa du. Hautagaitza babestu nahi dutenek mezu bat agin dezakete proyectos@beharbidasoa.org helbide elektronikora. Mezuan datu hauek ipini behar dira: izena, NANa edo IFKa, eta atxikimendua.
Behar Bidasoa elkartea 1977. urtean sortu zen eta harrezkero garapen proiektuak landu ditu Afrikan eta Hegoamerikan. Txorierriko erakundeek eta biztanleek ere parte hartu dute proiektu horietan, eta elkarteak postua jarri ohi du bailaran antolatzen diren azoketan.