Goiherri Kirol Elkartea Holandan ibili da Sokatira Europako Txapelketa jokatzen, 600 eta 640 kiloko kategorietan. José Luis Orozko “Txelisâ€en mutilek ezin izan dute ligaxka gainditu 600 kiloko kategorian. “Tiratzaile berriak izan ditugu eta hirugarren postuan gelditu garaâ€. 640 kiloko kategorian, aldiz, aurrera egin du Goiherrik, baina Suediako talde batek irabazi egin dio final-laurdenetan.
“Txelisâ€en ustez, “maila handia†izan du txapelketak, “Suitza, Suedia, Holanda eta Irlandako taldeak, batez ereâ€. Txorierritarrak “pozik†itzuli dira etxera, eta egin duten denboraldi ederraz gozatzen jarraituko dute berton. Izan ere, aurten Euskal Herrian jokatutako lau txapelak lortu egin dituzte.