San Fuenteseko (Abanto) auzokideak senidetu egin dira Encinas de Esguevako herritarrekin (Valladolid). Iniziatibak euskal herri kirolak Encinaseko biztanleei hurbiltzea du helburu, eta joan den asteburuan kirolari talde bat bertara joan da erakustaldia egitera: harri-zulatzaileak, harri-jasotzaileak eta aizkolariak, tartean. Txorierri harri-zulatzaileen taldea eta Goiherri sokatira taldea ere izan ziren Encinas herrian eta euren trebezia erakutsi zieten gazteluko zelaigunean batu zirenei.