Domekan Harri-zulatzaileen VI. Binaka Txapelketaren finala izango da Ortuellan, Otxartaga parkearen ondoan. Saioa 13:15ean hasiko da eta bertan sei bikotek hartuko dute parte. Harri-zulatzaileen artean Agustin Merino eta Bentxu Calleja Txorierri taldekoak daude.