Mankomunitateak Txorierriko Ipuin Lehiaketa antolatu du 12. aldiz. Adinaren arabera, bost kategoria osatuko dira: A, zazpi urtera arte; B, zortzi eta bederatzi urtekoak; C, 10 eta 11 urtekoak; D, 12 urtetik 15 urtera bitartekoak; eta E, 16 urtetik gorakoak. Kategoriaka sari bi emango dira; eta accesit bi, herrika.
Lanak euskaraz izango dira. Gaia librea da eta ipuinek jatorrizkoak eta argitaratugabeak izan behar dute. Besteak beste, imajinazioa, kreatibitatea eta presentazioa hartuko ditu kontuan epaimahaiak.
Lanak ez dira lau orrialde baino luzeagoak izango eta parte-hartzaile bakoitzak ezingo du lan bat baino gehiago aurkeztu.
Ipuinak gutun-azal handi batean aurkeztuko dira eta kanpoko aldean kategoria eta udalerria idatziko dira. Gutun-azal barruan ipuina eta beste gutun-azal txikiago bat sartuko dira. Gutun-azal txikiaren barruan datu hauek idatziko dira: izen-abizenak, helbidea, adina eta telefonoa. Lanak azaroaren 30era arte aurkez daitezke Txorierriko liburutegietan edo Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan.
Euskara