Euskara ikastaroentzako diru-laguntzak

Aikor aldizkaria 2009ko urr. 6a, 13:19

Mankomunitateak diru-laguntza emango die 2008-2009 ikasturtean homologatutako euskaltegietan edo barnetegietan euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten txorierritarrei. Eskabideak eskuragarri daude udaletxeetan eta horiek aurkezteko epea azaroaren 5ean amaituko da. Eskabideak bai Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan, bai bakoitzaren dagokion udaletxean bertan aurkeztu beharko dira.