Zapatuan moda desfilea egin zuten Derion. Ekimena Danerik Paraje! Derioko Zerbitzu eta Merkataritzako Elkarteak antolatu zuen eta horretarako, Udalaren laguntza jaso zuen.
Desfilearen aurreko edizioak esparru itxietan izan dira, baina “oraingo honetan zerbait erakargarriagoa egin nahi izan dugu eta kalera atera dugu desfilea. Herritarrek atsegin izan dute iniziatiba eta asko izan dira desfilea ikustera hurbildu direnakâ€, esan digu RocÃo Vidal elkartearen presidenteak.
Ibiltokia Sollube kalean inprobisatu zuten eta haren inguruan 200 aulki ipini zituzten. Hala ere, ekimenak hain ikusmin handia sortu zuen ezen lagun askok zutik ikusi behar izan baitzuten desfilea. “Jende gehiago zegoen zutik eserita bainoâ€.
Ibiltokiaren gainean 65 derioztar ibili ziren eta herrian bertan topa daitezkeen moda eta estetikaren azken tendentziak erakutsi zizkioten publikoari. Hala, ume, gazte zein helduei zuzendutako arropa eta estilismoa aurkeztu zituzten jendaurrean. Besteak beste, elkartearen kide diren denden arropa, zapatak eta osagarriak ikusgai izan ziren desfilean. Pelukeriek eta estetika-zentroek ere hartu zuten parte modeloen estilismoan, eta ostalaritza elkarteak laguntza eman zion ekitaldiari. Sisniega abeslariak Viviendo hacia atrás diskoa aurkeztu zuen desfile amaieran.
Aisia