Txorierri taldeak bigarren postua lortu du Harri-zulatzaileen VI. Binaka Txapelketan. Txapelketan Txorierri taldeko hiru bikotek hartu dute parte: Txorierri A, Iñigo Aurrekoetxea eta Aitor de la Concepción; Txorierri B, Jesus Herboso eta Gorka de la Concepción; eta Txorierri C, Bentxu Calleja eta AgustÃn Merino. Lehenengo bikote biak kanporatu zituzten aurreko probetan eta Callejak eta Merinok finalera ailegatzea lortu dute. Txorierri taldeak Binaka Txapelketa irabazi izan du elkarren segidako hiru urtean, hala ere, bigarren postuarekin konformatu behar izan dira oraingo honetan.
Txorierri taldekoen esanetan, txapelketaren aurtengo edizioa “graziarik gabekoa eta etsigarria†izan da, harriak ez direlako ondo aukeratu eta hori desabantaila handia izan da talde batzuentzat.