Danerik Paraje! Derioko Zerbitzu eta Merkataritzako Elkartearen kide diren establezimenduetan txartelak banandu dira bezeroen artean. Txartelaren jabeak aukera zuen zozketa batean parte hartzeko. Zozketa moda desfilea izan zen egunean bertan egin zuten eta sarituak hauek izan dira: Pilar Gil, 200 euroko txekea; Ainhoa Eguiluz, 100 euroko txartela; eta Angeles Alonso, 50 euroko txartela. Diru-txartelak elkartearen dendetan erosketak egiteko erabili ahalko dituzte.