Frontis enpresak VI. Pilota Zirkuitu Profesionala antolatu du, eta aurkezpena Alba Larrabetzuko hotelean egin da. Lehenengo txapelketa Nafarroan jokatu da urrian, eta datozen hilabeteetan, besteak beste, Madril, Bartzelona, Logroño edo Zaragozako kantxetan ibiliko dira Frontis enpresako pilotariak. Horien artean Txaber Zabala lezamarra dugu, baina Ander Antxia edo Jorge Nagore ere enpresa horretako pilotariak dira.
2009-2010eko denboraldiak nobedade nagusi bi ekarriko ditu. Alde batetik, bost txapelketa berri jarriko dira martxan: bata, Enkarterrietan; bestea, Araban; hirugarrena, Palentzian; laugarrena, Salamancan; eta bosgarrena Alba Hotel Golfak antolatuko du. Eta bestetik, Frontis enpresak hitzarmena sinatu du Teledeporte telebista katearekin. Hitzarmen horren bidez, pilota partidak Estatu osoan ikusteko aukera egongo da. Azken partida, esate baterako, 500.000 lagunek ikusi zuten.