Mikologia-jardunaldiak, Txorierrin

Aikor aldizkaria 2009ko aza. 20a, 11:40

Argazkia: Jesus Lagunas

Perretxikoen garaia da, eta asko dira horien bila mendira joaten diren lagunak. Perretxiko eta zizen gainean gehiago jakiteko asmoz, mikologia-jardunaldiak egin dira Txorierriko hainbat herritan. Aretxabala Larrabetzuko Kultura Alkarteak, esate baterako, Perretxikoaren Eguna antolatu du hamalaugarren aldiz. Herriko kaleetan 220 perretxiko mota jarri zituzten ikusgai eta perretxiko dastaketa egin zuten Aretxabala tabernan. Placido Iglesias Errotarri Durangoko elkartearen presidenteak argibideak eman zituen Derion, perretxiko jangarriak pozoitsuetatik ezberdintzen ikasteko. Mendi irteera bat ere egin zen, eta mendian jasotako aleak ikusgai jarri ziren Sollube kalean. Orotara 100 perretxiko mota ezberdin jaso ziren. Beste alde batetik, azaroaren 30era arte argazki erakusketa egongo da Caja Navarran. Ekitaldiok Untza mendi taldeak antolatu ditu. Sondikan ere hainbat ekintza antolatu dituzte mikologiari buruz: hitzaldiak, mendi irteera, aleak sailkatzea eta erakusketa, hain zuzen ere.