Elhuyar Fundazioak bideo-joko berri bi kaleratu ditu abenduan: Armix Kart bideo-jokoa eta Zoo Zoroa haurrentzako jokoa. Jokook haur eta gaztetxoei daude zuzenduta, eta dibertigarriak izateaz gainera, didaktikoak ere badira. Bideo-jokoak CD-ROM formatuan atera dituzte.
Armix Kart sei urtetik 10 urtera bitarteko gazteentzako jokoa da, eta bertan euskara, gaztelania eta ingelesezko galderak tartekatzen dira.
Zoo zoroa hiru urtetik bost urtera bitarteko umeei dago zuzenduta. Umeek, Komoko pertsonaiarekin batera, 18 joko ezberdinetan jolasteko aukera izango dute, hainbat gaitasun lantzen dute aldi berean: begi eta eskuen arteko koordinazioa, arreta, oroimena, kontzentrazioa, emozioak adierazteko gaitasuna, entzumenaren pertzepzioa, ahozko espresioa, ikus-oroimena, irudimena eta sormena, esate baterako. Gainera, jokoa lagungarria da umeen autoestimua eta komunikazioa indartzeko, eta balioa ematen die adiskidetasunari, besteei laguntzeari eta animaliak maitatzeari, besteak beste. CDa motxila baten barruan plazaratu dute, Komoko pelutxearekin batera.
Jokoen demoak eta horien gaineko informazio gehiago helbide hauetan eskura daitezke: www.elhuyar.org/armixkart eta www.elhuyar.org/zoozoroa. Joko horietako bat oparitu nahi baduzu, %5eko deskontua izango duzu www.elhuyar.org/edizioak helbidean erosiz gero.
Aisia