Helikopteroen zarata ere neurtuko du Aenak

Aikor aldizkaria 2009ko abe. 15a, 13:05

Ingurumenaren jarraipen-batzordea laugarren aldiz batu da Bilboko Aireportuan. Aenak batzarrean azaldu zuen moduan, aireportuan dabiltzan helikopteroek egindako zarata ere neurtzeko asmoa dute. Neurri horrek helikopteroen jarduerak eragina duen etxebizitzak Soinu-isolamenduaren Plan barruan sartzea du helburu. Beste alde batetik, dagoeneko, zarata 65 etxebizitzatan neurtu dela jakinarazi zuen eta horren ostean, hasiera eman zaiela soinu-isolamenduaren lanei.