Behar Bidasoak Boluntariotza Saria jaso du

Aikor aldizkaria 2009ko abe. 18a, 09:10

Gipuzkoako Foru Aldundiak Buluntariotza Saria eman dio Behar Bidasoa Gobernuz Kanpoko Erakundeari, “Hirugarren Munduko hainbat herrialdetan egiten duen lanagatik”. Elkarteak azaldu duen bezala, saria poztasun eta ilusio handiz jaso dute, “ontzat hartzen duelako egunero elkartearen boluntarioak eta kolaboratzaileak egiten dugun lana. Beharrean jarraituko dugu, garapen-poloetako jendearen bizi-kalitatea hobetzeko asmoz”. Behar Bidasoa Gobernuz Kanpoko Erakundea duela 32 urte sortu zen eta gaur egun 68 boluntario dabiltza lanean bertan. Horrezaz gainera, elkarteari 200 pertsona inguruk laguntzen diote puntualki. “Eskerrak eman nahi dizkiegu laguntza eta babesa eman diguten guztiei, eta txorierritarrak animatu nahi ditugu gure lana eta elkartea ezagutzera”.