D bitamina, seme-alaben heziketa aberasteko

Aikor aldizkaria 2010ko urt. 25a, 12:10

Txorierriko Mankomunitateak D bitamina. Aberastu bere heziketa! kanpainan hartu du parte, Bizkaiko beste 23 udalerrirekin eta mankomunitate birekin batera. Umeak eskolan lehen aldiz matrikulatzen dituzten gurasoei dago zuzenduta kanpaina hori, eta D ereduak dituen abantailak jakinaraztea du helburu. D ereduaren abantailen artean, hauek azpimarratu dituzte kanpainaren arduradunek: umeari indartu egiten dio hirugarren edo laugarren hizkuntza ikasteko gaitasuna; beste eredu batzuetan ikasteak baino etekin handiagoa eta emaitza hobeak dakartza; eta umeari lan aukera gehiago ekarriko dizkio etorkizunean. Txorierrin bi urtetik hiru bitarteko 471 ume daude eta Euskara Zerbitzuak gutun bana bidali die haien gurasoei, kanpainaren berri emateko. Matrikulatzeko epea otsailaren 1etik 12ra bitartean zabalduko da.