Haitirekiko elkartasuna

Aikor aldizkaria 2010ko urt. 25a, 13:01

Tragediak gogor jo du Amerikako herririk txiroena. Urtarrilean lurrikara bi egon dira Haitin. Orain arte jakinarazitako datuen arabera, 75.000 lagun hil dira eta milioi eta erdi pertsonek galdu dute etxea. Etsipena eta kaosa nagusi dira Haitin, eta laguntza humanitarioa ozta-ozta ailegatzen zaie bertakoei. Haitiren aldeko ongintzazko festibala antolatu dute Derion otsailaren 19rako. Ekitaldia arratsaldeko 8:30etatik aurrera izango da Gurea Aretoan. Sarrerek 10 euro balio dute eta otsailaren 8tik aurrera jarriko dira salgai Udal Etxebizitza eta Informazio Bulegoan. Datozen egunotan datu gehiago jakinaraziko dira ekitaldiari buruz. Beste alde batetik, Zamudioko udaletxean kutxa bat jarri dute, herritarrek diru-ekarpenak bertan uzteko.