Aurrera Merkataritza Behargintza Txorierrik bultzatutako programa da eta hura Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailarekin batera jarri du martxan. Programak oso harrera ona izan zuen iaz eta horregatik, aurten ere erabaki dute aurrera eramatea.
Programak tokiko komertzio txikian berrikuntza sustatzea du helburu. Hala ere, sektore hauetako enpresek ere jasoko dute aholkularitza-zerbitzua: txikizkako merkataritza, ostalaritza eta beste zerbitzu batzuk.
Behargintza Txorierri sektorearen gaineko ikerketa egiten dabil haraneko udalerri guztietan, eskualdeko merkataritzaren egoeran sakontzeko. Era berean, mapa birtual bat jarri dute erakundearen webgunean, enpresek euren jardueraren berri bertan emateko. Gainera, Aurrera Merkataritza programak laguntza teknikoko zerbitzua ere eskaintzen du arlo hauetan: laguntza eta diru-laguntzak bideratzea, komertzio berriak zabaltzea, eta merkataritza sustatu eta dinamizatzeko ekintzak garatzea, besteak beste.
Ekonomia