Ordorikaren kontzertua, Lezaman

Aikor aldizkaria 2010ko mar. 25a, 14:44
Ruper Ordorika Oñatiko kantautoreak kontzertua eskainiko du apirilaren 16an, Lezaman. Zorrizketan bertako euskara elkarteak 11 urte egin ditu eta kontzertua urteurrenaren haritik egingo da. Horrezaz gainera, Literaturia ekimena aurkezteko aprobetxatuko da emanaldian. Literaturia ekainaren 4an, 5ean eta 6an izango da Larrabetzun. Ordorikaren kontzertuaren antolatzaile dira TOTOAN Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioa, Tximintx Derioko euskara elkartea, Lagatzu Zamudioko euskara elkartea, Zorrizketan euskara elkartea, Arrekikili Larrabetzuko euskara elkartea, Berbalagun ekimena eta Literaturia egitasmoa. Ekitaldia Lezamako Udalak babestutakoa da. Kontzertua gaueko 10:30ean izango da Lezamako frontoian. Sarrera bakoitzak 10 euro balio du, eta txartelak salgai jarri dira herri guztietan. Beste alde batetik, TOTOANek 50 gonbidapen zozketatu ditu aikor!lagunen artean. Ordorikak Haizea Garizumakoa azken lana aurkeztu eta errepasoa emango dio bere musika ibilbideari Lezaman. Aukera ezin hobea da euskal musikak eman duen abeslaririk oparoenetarikoaren kantuez gozatzeko.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).