Maiatzaren 9an Herri Urrats Iparraldeko ikastolen aldeko jaia egingo da Senperen. Eta maiatzaren 30ean Ibilaldia Bizkaiko ikastolen aldeko jaiak hartuko du lekukoa. Ibilaldia Bermeon izango da aurten.
Aurreko urteetan bezala, Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak autobusa jarriko du jaialdi bietara joateko. Herri Urratsera joateko, apirilaren 19tik maiatzaren 6ra bitartean eman behar da izena, bakoitzaren udaletxean edo Mankomunitatean bertan. Eta Ibilaldira joateko, apirilaren 19tik maiatzaren 27ra arte. Maiatzaren 6an eta maiatzaren 27an arratsaldeko 3ak arte bakarrik egongo da izena emoteko aukera. Pertsona bakoitzeko bost euro ordaindu behar da. Bost euro horietatik hiru euro fidantza moduan hartuko dira, eta horiek bidaiara joanez gero itzuliko egingo zaizkie parte-hartzaileei.
Festak