Literaturiak motorrak berotu egiten ditu

Aikor aldizkaria 2010ko api. 6a, 08:43

Ekainaren 4tik 6ra bitartean, Literaturia euskal literaturaren azoka izango da Larrabetzun, eta ekimenaren haritik hainbat ekitaldi antolatuko dira apirilean eta maiatzaren zehar. Horrela, Yolanda Arrieta idazleak idazketa tailerra zuzenduko du Larrabetzuko eskolan apirilaren 12tik 16ra bitartean. Ekimenak Literaturia batzordeak antolatu du, Larrabetzuko eskola, Txinpasmendi gurasoen elkarte eta Larrabetzuko Udalaren laguntzarekin. Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du Lezamako frontoian apirilaren 16an. Sarrerak 10 eurotan jarri dira salgai Txorierriko herri guztietan. Azkenik, Allande Oihenart poeta edukiko dute berbagai Literatura Eskolan, apirilaren 17an. Saioa Oreretako Mikelazulo elkartean izango da eta hizlari Itxaro Borda ibiliko da.