Apirilaren 25ean, Morgako azoka egingo dute hamaikagarren aldiz. Azoka Andra Mari auzoan izango da eta bertan animalia exotikoak jarriko dira ikusgai: llamak, guanakoak, kanguruak eta mapatxeak, besteak beste. Azokan hainbat postu jarriko dira gastronomia, eskulangintza eta baserri ingurukoak. Nobedade moduan, aurten herri kirolen erakustaldia egingo da. Horrezaz gainera, hainbat joko ere egongo dira umeei zuzenduta.
Festak