Apirilaren 23an, hasiera emango zaio Uribe-Butroeko Bertsolari Txapelketaren kanporaketei. Lehenengo kanporaketa Fikako txokoan egingo dute iluntzeko 9etan eta bertan Ortzi Garitano Derioko bertsolariak hartuko du parte. Ortzirekin batera, hauek arituko dira bat-batean: Malen Amenabar, Galder Bilbao “Txapiâ€, Aitor Esteban, Ibon Larrazabal eta Beñat Vidal. Gai-jartzailea Iñaki Beitia “Arbildu†izango da.
Bigarren kanporaketa Larrabetzuko eskolan egingo da maiatzaren 7an. Saioa iluntzeko 9etan hasiko da eta bertsolari hauek hartuko dute parte: Olatz Ibarluzea, Iker Gangoiti, Mikel Goiriena, Ekain Landa, Asier Legarreta eta Peru Vidal. Alberto de Abajo “Zoro†gai-jartzaile ibiliko da.
Txapelketaren finala Derioko Gurea Aretoan egingo da maiatzaren 22an, zapatuan. Gai-jartzailea Bernar Mandaluniz izango da.