Aenak 33 etxebizitza intsonorizatu ditu

Aikor aldizkaria 2010eko apirilaren 26a

Ingurumenaren Jarraipen batzordeak jakinarazitakoaren arabera, AENAk 263 eskaera jaso ditu Bilboko Aireportuaren Isolamendu Akustikoaren lehenengo fasean. Orain arte 92 eskaera onartu ditu eta dagoeneko 33 etxebizitzatan egin dira akustiko isolatzeko lanak. Beste alde batetik, bileran erabaki zuen batzordeak laster emango ziola hasiera bigarren faseari.