Nahi dutelako, euskaraz

Aikor aldizkaria 2010ko api. 26a, 10:30

Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak “Nahi dudalako” kanpaina hurbildu die Txorierriko gazteei. Kanpaina 16 urteko gazteentzat dago pentsatuta, eta haren helburua da ikasketak euskaraz egiten jarraitzea. Guztira, 153 gaztek izan dute kanpainaren berri. Gazteek www.nahidudalako.com webgunean sartu behar dute eta hainbat informazio jasoko dute bertan: hala nola, nolako abantailak dituen euskaraz ikasteak edo non egin ditzaketen ikasketak euskaraz. Horrezaz gainera, webgunean dagoen formularioa betetzen badute, oparien zozketa batean hartuko dute parte. Bost sari zozketatuko dira: Play Station 3 bat; MP4 bi; MP3 bat; eta 30 euroko bono bat, Elkar megadendetan gastatzeko.