Txorierriko Eskola Politeknikoak eta Googlek akordio bat sinatu dute. Akordio horri esker, aurtengo ikasturtetik aurrera ikasle bakoitzak kontu pertsonalizatu bat izango du txorierri.com domeinuan. Kontu horrek “telematikako erreminta kutxa†bezala funtzionatuko du eta bertan honako hauek izango dituzte ikasleek: posta elektroniko pertsonalizatua, txata, Ofimatikako paketea on-line, web esparrua, agenda eta egutegia. Egitasmoak helburu bikoitza du: alde batetik, ikasle eta irakasleen arteko komunikazioa eta lankidetza indartzea; eta bestetik, ikasleen ikaste prozesua hobetzea. Horrezaz gainera, Google Apps Educational zerbitzuan bildutako erremintak ikasleen eskura jartzeko asmoa ere badago.
Hezkuntza