Apirilean Teknologia Parkeko Herri-Lasterketa egin zen bosgarren aldiz. Ekitaldia Aisiatek kultur eta aisia elkarteak antolatu zuen.
Lasterketan 500 lagunek hartu zuten parte eta euren artean oihartzun handiko korrikalariak ere izan ziren. Gainera, Espainiako Atletismo Federazioak probaren zirkuitua homologatu du aurten, eta horren eraginez, parte-hartzaileen kopurua aurreko edizioetan baino handiagoa izan da.
Youseff Denni (32 min eta 50’’) lasterketaren irabazlea izan da gizonezkoen kategorian; eta Teresa Pulido (37 min eta 51’’), emakumezkoan.
Beste alde batetik, aurtengo edizioan Bizkaiko Errepideko Lasterketa egin da lehenengo aldiz. Korrikalariek 10.000 metroko ibilbidea egin behar izan zuten eta proba Unai Saiz de la Fuentek (33 min eta 33’’) irabazi zuen gizonezkoen kategorian. Emakumezkoen kategoriaren irabazlea Begoña Millano (45 min eta 59’’) izan zen.
Asier Agirrek (36 min eta 26’’) Kros egokituaren Txapelketa irabazi zuen 10.000 metroko distantzian; eta Txaber Xabier de la Torrek (04 min eta 46’’) eta Arantza Utxupik (07 min eta 03’’), 2.000 metroko distantzian.