Transhumantzia, Txorierrin

Aikor aldizkaria 2010ko api. 26a, 12:20

Bazkarik onenen bila, abeltzainak abereak leku batetik bestera mugitzen dituenean transhumantzia egiten duela esaten da. Estatuan 1950etik aurrera utzi zitzaion transhumantzia egiteari, baina Txorierrin badugu oraindik jarduera horri ekiten dion abeltzain bat: Victor Ugalde lezamarra. Horrek 140 ahuntz inguru eramaten ditu apirilean Zornotza aldera, Andonik eta txakur batek lagunduta. Victorren taldearen ibilbidea Lezamako Basabale baserriaren ondoan hasi eta hauek zeharkatzen ditu: Loroño Larrabetzuko auzoa, Larrabetzu, Boroa Zornotzako auzoa eta Zornotza herria. Bidaiatxoa Belatxikieta mendiko gailurrean, Aramotz katean, bukatzen da. Guztira, zazpi ordu irauten du. Azaroan abereen bila itzuliko da Victor.