Bizkai dantzan

Aikor aldizkaria 2010ko mai. 24a, 14:45

Maiatzaren 16an, Bizkai osotik etorritako dantzariek hitzordua izan eben Sondikan, izan be bertako futbol-zelaia Bizkaiko Dantzarien Egunaren eszenatoki bihurtu zan egun batez. Eguraldiak zintzo jokatu eban eta euriak ez eban berdegunearen gaineko ikuskizuna ilundu. Milaka dantzari eta milaka ikusle. Jaialdia 30. aldiz antolatu da aurton; halanda be, ez dauz antxinako erakargarritasuna eta motibazinoa galdu. Bizkaiko Dantzarien Eguna gure Lurralde Historikoko dantzarien jaialdi erraldoia dalako, guztiek gogo biziz itxaroten daben eguna. Txorierriko dantzariek eta ikusleek be bat egin eben ekitaldiagaz. Zelan ez bada!